XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erdarakadak zuzentzen

1959an eman zuen Euskaltzaindiak euskal hitzei buruz lehen agiria.

Izan ere, garbizalekeriak jota egon zen zenbait euskal idazleren iharduna mende honen lehen erdian.

Horrela euskaldunen aho-belarrietan zeharo sustraituak zeuden zenbait hitz arbuiatu egiten zituzten zenbaitzuk, erdal errotikakoak zirela eta: bakea, eliza, kalea, legea, abadea bezalako hainbat hitzen euskaltasuna dudatan jartzen zen eta baita baztertu ere.

Horren aurka eman zuen, esan bezala, Euskaltzaindiak agiri hori.

Honako esaldi honetan laburbil daiteke agiri hartan esandakoa: Euskal hitzak dira euskara bizian sustraituak daudenak.

1991n eman du Euskaltzaindiak euskal hitzei buruzko bigarren agiria.

Bigarren hau mordoilokeria salatzera dator, euskal hitzak badiren kasuan erdarazkoak sartzearen aurka: Euskara bizian sustraituak ez daudenak ez dira euskal hitzak dio oraingoan.

Labur esateko, hauxe da Euskaltzaindiaren agiriak dioena: euskal ordainak diren kasuan zabarkeria da erdal hitzak erabiltzea.

Hona adibide batzuk, zabarkeria horren adierazgarri:

- Kondizioak = baldintzak

- Errekurtsoak = baliabideak

- Frakasoa = porrota

- Sorteo = zozketa

- Entzerrona = itxialdia

- Arregloa = konponketa

- Famosoa = ospetsua

- Kapazidadea = gaitasuna

- Tregua = su-etena

- edifikazioa = eraikuntza

Aurki itzazu euskaraz ordain egoki eta zuzena duen beste zenbait horrelako.

Hona Euskaltzaindiaren aholkua: Euskaltzaindiak, bada, hitz hauek eta hauen antzekoak diren beste asko ahalik eta gutxien erabil ditzaten eskatzen die euskal idazle, hizlari, irakasle eta gainerako telekomunikabideetako esatariei eta horien ordez jo dezatela betiko hitz zaharretara.

Aditza

Agintera (Aditz laguntzailea eta trinkoa)

Aginduak emateko erabiltzen da.

Agintera normalenez, bigarren pertsonakoa da, aurrean daukagun pertsonari edo pertsonei bakarrik eman baitakieke agindua.

Hator azkar!

Joan zaitez pikutara

Euskaraz dena dela hirugarren pertsonan ere eman daiteke:

Etor bedi zure erreinua

Egon bitez isilik!

Eta teoriako unitatean aipatu bezala subjuntiboz ere eman daitezke aginduak: Ekin diezaiogun lanari.